Edukira zuzenean joan

Zer da CEDD

Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroa (gaztelaniazko siglak, CEDD) Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuak erakunde publiko eta pribatuei, profesionalei eta/edo desgaitasunaren alorrean interesa duen orori eskaintzen dion zerbitzu bat da. Espainian zein nazioartean sortzen den zientzia-literatura garrantzitsuena biltzen eta katalogatzen du, baita nazioarteko organismoek, administrazio publikoek eta Hirugarren Sektoreko erakundeek desgaitasunaren alorrean argitaratzen dituzten dokumentuak ere. 

https://www.cedd.net/redisDesgaitasunaren eta gizarte politikaren inguruko era guztietako gaiez diharduten argitalpen nagusiek, nazionalek zein atzerritarrek, osatzen dute dokumentu-funtsa.

CEDD zentroak honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu:

  • Liburutegia, jendeari irekia (Ordutegia: astelehentik ostiraletan, 9:30etatik 13:30era).
  • Mailegu zerbitzua: liburuak, aldizkariak eta ikus-entzunezko materiala.
  • Bertako datu-baseak kontsultatzeko aukera: gizarte politikari eta desgaitasunari buruzko liburuen eta legeen inguruko datu baseak.
  • Nazioko eta nazioarteko beste datu batzuk kontsultatzeko aukera.
  • Gizarte baliabideei buruzko informazioa eta aholkua.
  • Desgaitasunaren Iberoamerikako Biltegiaren (RIBERDIS) kudeaketa eta garapena.
  • Desgaitasunaren Espainiako Aldizkariren edizioa eta Koordinazioa.
  • Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren buletin digitalaren edizioa.
  • Desgaitasunari buruzko Errege Patronatuaren argitalpen ofizialen edizioa eta banaketa.

1980. urtetik aurrera, Eguía Careaga Fundazioak (SIIS, Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa) kudeatu du CEDD erakundea, lankidetza-itun baten bitartez.