Edukira zuzenean joan

Mailegua eta sarbidea

SARBIDERAKO BALDINTZAK:

Desgaitasunari buruzko Espainiako Dokumentazio Zentroko (CEDD) dokumentu funtserako sarrera librea eta doakoa da. Katalogoko dokumentu gehienak osorik eskura daitezke (testu osoa) eta erabiltzaile guztiek dute haietarako sarbidea.

Linean eskuragarri ez dauden dokumentuak eskatzeko, Zentroko webgunean erabiltzaile gisa izena emanda egotea da bete beharreko baldintza bakarra..  

  Baldintzak Entregatzeko modua Ordaintzeko modua

Liburuen mailegua

  • Mailegua doakoa da (bidalketa-gastuak baino ez dira ordaindu behar).
  • 21 egun naturaleko epea, liburua mailegatzen den egunetik kontatzen hasita. Epea luzagarria da, aldez aurretik CEDDri eskaria eginda, beste erabiltzaileren batek liburua eskatu ez badu, betiere. Mesedez, ezarritako epearen barruan itzuli liburua.
  • Gehienez 3 liburu eska daitezke aldiro.
  • Pertsonalki jaso behar da CEDDren egoitzan.
  • Dokumentazioa mezulari bidez bidaliko da (astebetean jasoko da, gutxi gorabehera, eskabidea egindako egunetik kontatzen hasita). Eskatzaileari dagokio bidalketa-gastuak ordaintzea.
  • Ez da bidalketarik egingo Kanarietara eta atzerrira, bidalketa-gastuak oso handiak baitira.

Erabiltzaileak bere gain hartuko ditu bidalketa-gastuak, eta mezulariari ordainduko dizkio, hark paketea entregatzen dionean.

Aldizkari-artikuluak edo liburu-kapituluak eskuratzea.

CEDDren dokumentu funtsa indarrean dagoen araudia errespetatuz erreproduzitu daiteke.

Posta elektronikoaren bidez bidaliko da dokumentua, PDF formatuan.

Doakoa (30 orri gehienez ere).